'Naparra kasua'
Auzitegi Nazionalak 'Naparra kasua' artxibatzea erabaki du
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenok Joxe Migel Etxeberria =i Naparra=iren kasua artxibatzea erabaki du. =i Naparra=i 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azkeneko aldiz; Batallon Vasco Españolek bere gain hartu zuen bere desagerketa, eta uztailaren 3an hil egin zutela adierazi zuten. Moreno epailearen arabera, "ez dago inolako delitu zantzurik".
'Naparra kasua' Baionako Epaitegiak ikertu zuen 1982. urtean; hala ere, artxibatu egin zuen. 1999an, Joxe Migel Etxeberriaren sendiak kereila aurkeztu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean. Familiaren abokatu Iñigo Iruinek bi kazetarik eginiko ikerketan oinarritu zuen kereila. Ikerketaren arabera, Perret anaien mertzenario taldeak bahitu eta hil zuen Naparra . Kontuak kontu, epaileak atzera bota ditu Iruinek aurkeztutako lekuko eta proba nagusiak. Esaterako, Moreno epaileak Gilbert Perret deklaratzera deitzeari uko egin zion. Gauzak honela, epaileak kasua artxibatzera erabaki du, "ez dagoelako inolako delitu zantzurik". Iruinek gogor kritikatu du epailearen erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu