Espainiako Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailea epaituko du berriro 2001eko uztailean Olaia Kastresana ETAko kidearen aldeko omenaldian parte hartzeagatik, "terrorismoa goratzea" leporatuta. 15 hilabeteko kartzela zigorra eskatuko du fiskalak Otegiren kontra.
EAEko Auzitegi Nagusiak horregatik epaitu zuen Otegi 2004an -Gasteizko legebiltzarkidea zen orduan, eta aforatua zenez epaitegi horrek epaitu behar zuen derrigor-, eta 15 hilabeteko kartzela zigorra jarri zion. Epai hura baliogabe utzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, eta epaiketa berriro egitea eskatu zuen.
Otegik helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Nazionalaren ordez berriro ere EAEko Auzitegi Nagusiak epai zezan. Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusiak Otegiren kasua epaitzeko eskumenik ez zuela iritziz Auzitegi Nazionalaren esku utzi zuen. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota zuen helegitea, aho batez, urtarrilaren 3an. Ondorioz, Auzitegi Nazionalak epaituko du.
Auzitegi Nazionalak Otegi epaituko du martxoaren 21ean
2001ean Olaia Kastresana ETAko kidearen aldeko omenaldian parte hartzeagatik epaituko dute, "terrorismoa goratzea" leporatuta. 15 hilabeteko kartzela zigorra eskatuko du fiskalak. 2004an ere epaitu zuten kasu beragatik, baina epaiketa errepikatzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu