euskal presoak

Auzitegi Nazionalak presoen aldeko ekitaldiak debekatu ditu Nafarroako lau herritan

Viana, Antzin, Bakaiku eta Garesko jaietan zenbait jarduera antolatu dituzte gaurtik larunbatera bitarte.

2014ko uztailaren 24a
08:32
Entzun

Vianan, preso eta iheslarien aldeko bazkari bat eta elkarretaratze bat debekatu ditu Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak; Antzinen, hamaiketako solidario bat; Bakaikun, afari bat; eta Garesen, brindis bat.

Epailearen arabera, deialdiek festak baliatzen dituzte presoen ibilbidea goratzeko. Gaineratu du halako omenaldiek "bikoiztu" egiten dutela biktimen mina eta haien "asmo bakarra ETAko militanteen leialtasunari eustea" dela.

Guardia Zibilak eman zion auzitegiari deialdi horien berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.