Epaiketa

Auzitegi Nazionalak RNEko Bilboko zuzendariari lehergai bat bidaltzeagatik auzipetutako bi preso absolbitu ditu

Fiskaltzak hogeina urteko espetxe zigorra eskatzen zuen Asier Arzalluz eta Idoia Mendizabalentzat, baina epaiak esan du "zalantzatik haratago" ez dela frogatu bi presoek atentatu horretan parte hartu zutenik.

2010eko abenduaren 1a
17:09
Entzun
Auzitegi Nazioalak Asier Arzalluz eta Idoia Mendizabal absolbitu ditu, 2002. urtean Radio Nacional de Españako irratiaren Bilboko zuzendari Santiago Silvani lehergai bat bidaltzeaz akusatuta egin zaien epaiketan. Fiskaltzak hogeina urteko espetxe zigorra eskatu du epaiketan, baina epaiak dio bi horien parte-hartea ez dela "zalantzatik haratago" frogatu.

Lehergaia 2002ko urtarrilaren 17an jaso zuten, eta susmagarria zelakoan Ertzaintza ohartarazi ondoren, horrek desaktibatu egin zuen. Paketea irekitzen zuena "hiltzeko edo larriki zauritzeko" lehergaia zela esan du epaiak, baina Arzalluzek eta Mendizabalek atentatu horretan parte hartu zutenik ez dela frogatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.