EPAITEGIAK

Auzitegi Nazionalak tramiterako onartu du Louis Joineten kontrako salaketa

Elkarrizketa batean "ihes egindako etakideen atxiloketak oztopatu izana aitortu" zuelakoan, auzitara jo zuen Covite elkarteak.

Louis Joinet jurista. BOB EDME
2015eko azaroaren 18a
11:55
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko 4. Instrukzio Epaitegiak onartu du tramiterako Covitek eginiko salaketa, Louis Joinet jurista eta Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeko aditu independente ohiaren aurkakoa. Covitek berak jakinarazi duenez, auzitegiak ondorioztatu du "arau hauste bat" izan litekeela Joinetek aitortutako jardueretan.

Gara egunkariak urriaren 20an argitaratutako elkarrizketan, zera zioen Joinetek: "Nik ez nekien zer esaten zioten elkarri, batzuk kartzelatik ateratzen nituen, moldatzen nintzen klandestinitatean zeudenak ez atxilotzeko". Salaketan, Covitek eskatu zuen Joinet deklaratzera deitzeko, argitu dezan ETAko zein eta zenbat kideren atxiloketak eragotzi dituen, eta nola.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.