Parot doktrina

Auzitegi Nazionalak urriaren 10ean segituko du aztertzen Europak 'Parot doktrinaz' emandako ebazpena

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak bidegabetzat jo zuen Espainiako Justiziak Ines del Rio euskal presoari zigorra luzatu izana. Presoa askatu edo ez ebatzi beharko dute hemezortzi epailek, osoko bilkuran.

2012ko irailaren 20a
16:50
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur ekin dio aztertzeari Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaz emandako kontrako epaia, baina gaur ez du erabakirik hartuko, auzitegiko iturriek eguerdian jakinarazi dutenez. Urriaren 10era atzeratu du gaiari buruzko saioa.

197/2006 epaiari jarraituta Espainiako Justiziak Ines del Rio Prada euskal presoari luzatutako zigorra bidegabetzat jo zuen uztailean Estrasburgok. Aske uzteko eskatu zuen Europak, eta Del Riori 30.000 euroko kalte-ordaina emateko. Ebazpena aplikatzea galdegin zuten Del Rioren abokatuek, baina aukera horren kontra agertu zen Auzitegi Nazionaleko fiskala; argudiatu zuen epaiak ez zuela Espainia behartzen.

Gainera, Espainiako legediak ez du aipatzen zein organok duen Estrasburgotik heldutako ebazpen bat betearazteko ardura. Azkenean, Auzitegi Nazionaleko zigor aretoak eraman du erabakia osoko bilkurara, eta hemezortzi epailek erabaki beharko dute Del Rio askatu edo ez. Edonola ere, Espainiako Gobernuak hilabete honetan aurkeztuko du Giza Eskubideen Auzitegiak emandako epaiari jarriko dion helegitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.