Abokatuen aurkako kriminalizazioa salatu eta horri buruz eztabaidatzeko jardunaldietan eman zuen Arantza Zuluetak jazarpen horren beste adibide baten berri: Fernando Grande-Marlaskak aginduta, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera joan beharko du asteartean.
Abokatuak berak azaldu duenez, guardia zibilak etxera joan zitzaizkion aste honetan hitzorduaren berri ematera. Zergatiaz galdetzeko deitu zuenean ez zioten inolako azalpenik eman, auzia sekretupean dagoela argudiatuta, baina gerora jakin duenez, iaz atxilotu eta preso sartu zutenean egindako akusazio bat errepikatu du berriz epaileak, aparteko auzi bat sortuta. «Ageriko defentsarik eza da hau», salatu du.
Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dute Arantza Zulueta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu