Euskal herria

Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren sei gazteren abokatuek absoluzioa eskatu dute

Gaur amaitu da epaiketa, eta epaiaren zain geratu dira Maider Caminos, Alberto Lopez, Xabier Sagardoi, Luis Goñi, Aritz Azkona eta Mikel Jimenez. Fiskalak hamarna urteko espetxe zigorra eskatu du.

2011ko azaroaren 21a
14:29
Entzun

Gaur amaitu da Espainiako Auzitegi Nazionalean 2007 eta 2008 artean kale erasoak egitea leporatuta auzipetu dituzten bederatzi gazteren aurkako epaiketa. Defentsak absoluzioa eskatu du horietatik seirentzat: Maider Caminos, Alberto Lopez Iborra, Xabier Sagardoi, Luis Goñi, Aritz Azkona eta Mikel Jimenez.

Defentsak torturatuak izan zirela ohartarazi du, auzipetuek saioan azaldu zuten moduan. Caminosen abokatuak, gainera, horri Ekineko Nafarroako arduradun izatea ere leporatzen zaionez, Ekin "bere kabuz" desegin egin dela gogoratu du. Goñi, Sagarodi, Azkona eta Jimenezen kasuan, berriz, abokatuak esan du Segiko kide izatea ez dela nahikoa zigortzeko. Goñik, gainera, epaiketan esan zuen Lopez Iborra Ekineko kide zela esatera behartu zutela.

FIskalak hamarna urteko espetxe zigorra eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.