Jose Maria Ziganda, 24 urtean espetxean egon ostean, joan den asteazkenean geratu zen aske. Parot doktrina ezarri zioten, baina atzera bota zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
2019. urtea jarri zuten espetxetik ateratzeko data gisa. Baina aurreratu egin da. Doktrina jarri ziotenean helegitea jarri zuen Zigandak Auzitegi Nazionalean, eta Fernando Grande-Marlaska buru duen zigor salako osoko aretoak arrazoia eman dio. Epaiak dio Pello Etxeberria Leteren kasu berberean dagoela Ziganda, eta Etxeberria Leteri arrazoia eman ziola Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, uste du ez zaiola 197/2006 dokrina aplikatu behar.
Erabaki horren aurka dago, ordea, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza, eta, horregatik, jakinarazi du helegitea jarriko duela Espainiako Auzitegi Gorenean. Fiskaltzak pentsatzen du Parot doktrina ezarri behar zaiola Zigandari, eta espetxean egon behar lukeela 2019. urtera bitartean.