Urtzi Etxeberria bere borondatez joan da Espainiako Auzitegi Nazionalera Fernando Grande-Marlaska epailearen aurrean deklaratzera. Hain justu, ETArekin eta iragan martxoan ustez ETAren 'Zutabe' aldizkariekin harrapatutako bi gazteekin inolako zerikusirik duela ukatu du deklarazioan.
Hala ere, baldintzagabeko espetxeratzea eskatu du Jesus Alonso fiskalak, eta eskaera hori aintzat hartuta Etxeberria Soto del Realgo (Madril) kartzelan sartzeko agindu du epaileak.
Presoak
Auzitegi Nazionalera bere kabuz joan den gazte bat espetxeratzeko agindu du Grande-Marlaskak
Bere kabuz aurkeztu den arren eta ETArekin inolako zerikusirik duela ukatu duen arren, Urtzi Etxeberria gaztea baldintzagabe espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak. Martxoan 'Zutabe' aldizkariekin atzeman zituzten gazteekin lotu du Grande-Marlaskak Etxeberria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu