Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako urtebeteko zigorraren kontra Gorenean jarritako helegitearen zain dauden Aritz Labiano eta Haritz Gartxotenea gazte zarauztarrei bihar Auzitegi Nazionalera joateko deia egin diete. Fiskaltzaren arabera, haiek ihes egiteko aukera dago, eta Gorenak erabakia hartu bitartean ere badaezpadako neurriak hartzea nahi du. Ahozko saioa egingo dute bihar goizean, Madrilen.
Iaz herrian egin zen martxa batean akusatuek «Gora ETA» oihukatu zutela salatu zuen lekuko anonimo batek. Akusatuek ukatu egin zuten hori, eta «froga» bakarra salatariaren hitza zen arren, urtebeteko kartzela eta sei urteko inhabilitazioa jarri zioten.
Auzitegi Nazionalera deitu dituzte Gorenaren epaiaren zain dauden bi gazte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu