GIZARTEA

Auzitegiak errugabetu egin ditu gaztetxeen alde protesta egin zuten hiru gazte

Balkoi batean kateatu egin ziren iragan ekainean, gaztetxe falta salatzeko. Fiskalak hamar hilabeteko espetxealdia eskatua zuen, baina epaileak dio ez zela desobedientziarik izan.

2010eko otsailaren 16a
16:37
Entzun
Iruñeko Zigor arloko 2. Epaitegiak errugabe jo ditu iragan ekainean gaztetxeen alde protesta egin zuten hiru gazte. Fiskalak hamar hilabeteko espetxea eskatua zuen hirurentzat, Zapateria kaleko balkoi batean kateatu zirelako. Poliziak aginduta beren burua askatu ez zutela eta, "aginteari desobedientzia larria" egin izana leporatu zien fiskalak. Epaileak, ordea, errugabe jo ditu. Haren arabera, nahita ere ezin zuten agindua bete, giltzarik ez zutelako katea askatzeko.

Iragan urteko ekainean izan ziren gertaerak. Hiru lagun Iruñeko Zapateria kaleko balkoi batera igo ziren, gaztetxe falta salatzeko. Hainbat lagun kalean oihuka aritu ziren. Polizia etorri zen askatzeko aginduz, baina, epailearen arabera, hiru gazteek ezin zuten horrelakorik egin. Poliziek askatu zituzten, eta fiskalak egotzi zien poliziak katea eteten ari zirenean zailtasunak jartzea. Epaileak hori ere ez du kontuan izan, akusazioaren txostenean ez delako horrelakorik ageri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.