Auzitegira eraman dute Deisy Mendozaren bikotekide ohia

2011ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Ertzaintzaren esku bi egun egin eta gero, guardiako epailearen esku utzi zuten atzo eguerdian Deisy Mendozaren bikotekide ohia, ustezko hiltzailea. Astelehenean, arratsaldean, egin zion ustez eraso gizonak hildako emakumeari; bizilagunen arabera, eztabaida izan zuten, eta gizonak labankatu egin zuen Mendoza. Lekuan bertan hil zen. Ertzainak iritsi zirenean han zegoen oraindik bikotekide ohia. 38 urte ditu, hildako andreak baino bi gehiago. Hiru seme-alaba bazituen bikoteak. Banandu berri ziren, eta gizonak urruntzeko agindu bat bazeukan. Senideen arabera, ez zuen betetzen. Atzo arratsalde osoa auzitegian eman zuen gizonak, eta edizio hau ixteko orduan epailearen aurrean zen oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.