Basurtuko bizilagunen elkarteak duela bost urte eskatu zuen Montevideo auzoko zebrabidean semaforoak jartzeko. Hori dela eta, auzokideek gogor salatu dute duela bi aste furgoneta batek bi haur harrapatu ostean jarri dituztela semaforo horiek.
"Bazen garaia, ezbehar asko saihestu ahal izango ziren lehenago jarri izan balituzte", ziurtatu dute bizilagunek. Basurtuko erietxearen inguruan bizi den emakume baten hitzetan, bidea zeharkatzea "egunero zure buruaz beste egitea bezala zen". Emakumeak azaldu duenez, atzo bertan semaforoak martxan zeudela, motor batek ia harrapatu egin zuen gisariak semaforoa gorri errespetatu ez zuelako. "Espero dute semaforo hauekin arazo guztiak amaitzea", adierazi du emakumeak.
Urtarrilaren 3an, bi neba-arreba harrapatu zituen furgoneta batek Basurtuko Montevideo auzoko zebrabidean zeharkatzen ari zirenean. Lau urteko neskatoa, kolpearen ondorioz hil zen eta zazpi urteko bere neba, berriz, erietxean ordu batzuk geroago.
Auzokideak pozik Basurtuko Montevideo auzoan semaforoak jarri dituztelako
Basurtuko (Bizkaia) Montevideo auzoan semaforoak martxan jarri dituzte. Auzokideak pozik daude bost urteren ostean semaforoak jarri dizkietelako eta "zertxobait seguruago" sentitzen direla azaldu dute. Hala ere, kexatu egin dira semaforoak, duela bi aste furgoneta batek bi haur harrapatu ostean jarri dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu