AVTk ehun lagun bildu ditu Araban, Voces contra el Terrorismok mila Madrilen

2012ko irailaren 8a
16:03
Entzun

AVTk antolatuta, ETAren biktimentzako "egia, memoria, duintasuna eta justizia" eskatzeko ehunen bat lagunek ibilaldi bat egin dute Araban, Langraizko espetxetik Zaballakoraino. "Nazkatuta gaude etakide presoei ematen dizkieten onurekin. Nahi duten guztia lortzen dute", esan du Angeles Pedraza AVTko presidenteak. Espainiako banderak erakutsi dituzte ibilaldian.

Madrilen, berriz, Voces contra el Terrorismok mila lagun elkartu ditu Espainiako Gobernuko Barne Ministerioaren egoitzaren atarian egindako elkarretaratze batean. Josu Uribetxebarria euskal presoa askatzearen aurka azaldu dira. Uribetxebarria duela hilabete pasatik Donostia erietxean dago, minbiziak jota.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.