AVTko kideak senideei jazarri zaizkie Puerto de Santamariako patioan

2013ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Jose Luis Lopez Ruiz espetxetik ateratzeko zain Puerto de Santamariako (Andaluzia, Espainia) espetxearen patioan zeuden lagunei jazarri zitzaizkien atzo AVTko hainbat kide. Lopez Ruizen senitarteko eta lagunengana joan ziren, eta «koldarrak», eta «pistolarekin zaudetenean bakarrik zarete ausartak, eman aurpegia» eta antzekoak esan zizkieten —kotxe barruan zeuden—. Azkenean, espetxeko patiotik alde egin zuten Lopez Ruizen senideek. Presoa 22:15ean giltzapetik atera zenean han jarraitzen zuten AVTko kideek, eta mehatxu, irain eta bultzakada artean alde egin behar izan zuten euskal presoak eta haren senide eta lagunek Andaluziako espetxeko patiotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.