Euskara

Axun Aierbe Mendizabal euskalgintzako eragilea hil da

Garuneko odol isuria izan du. Besteak beste, Galtzaundi Tolosaldeko Euskara Taldeko lehendakaria izan zen urteetan.

2008ko apirilaren 15a
17:14
Entzun
Axun Aierbe Mendizabal (Altzo, Gipuzkoa; 1968) euskalgintzako eragilea hil da gaur, garuneko odol isuri batez, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-k jakinarazi duenez. Besteak beste, urteetan Galtzaundi Tolosaldeko Euskara Taldeko lehendakaria izan zen Aierbe. 2002tik EHUko irakaslea zen, Gasteizko Filologia eta Itzulpengintza Fakultatean, Hizkuntzalaritza eta Euskal ikasketak Sailean; orain Fakultateko dekanordea zen.

Altzokoa zen jaiotzez, baina Ibarran (Gipuzkoa) bizi izan zen urte askoan, Tolosaldean bertan. Gaur egun, Hendaian (Lapurdi) bizi zen. Hileta Ibarran izango da, bihar, 19.00etan.

Euskal Filologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Doktoretza tesia egina zuen, administrazioko euskarari buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.