Azalpenak eskatu dituzte EAJk eta PSEk

2014ko apirilaren 2a
14:48
Entzun

2016ko kultur hiriburuaren proiektuarekin zer gertatzen den azaltzeko eskatu dute EAJk eta PSE-EEk. Ikerne Badiola aldundiko kultura diputatuari egin diote eskaera jeltzaleek, eta Martin Garitano ahaldun nagusiari sozialistek.

Ainhoa Galdosek (EAJ) ohar bidez kezka azaldu du kultur hiriburutzaren inguruan sortu diren "arazoen gorakadagatik". Zentzu horretan, aldundiari eskatu dio argitzeko hemendik aurrera zein pausu emango dituen, "proiektuak aurrera egin dezan eta indartuta atera dadin" Nogerasek kargua utzi ondotik.

Rafaela Romeroren (PSE) ustez, azken hiru urteotan izandako "utzikeriak" hiriburutzaren "oinarri kultural, politiko eta ekonomikoak" eta "proiektuaren etorkizuna" zalantzan jarri ditu. Romeroren arabera, Gipuzkoa "gelditu" zuten Bilduk boterea eskuratu zuenean, eta "berdin gertatu da" kultur hiriburutzaren proiektuarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.