Azaroan 96

219 langabe Hegoaldean

Erredakzioa
2006ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Urrian baino 215 langabe gehiago egon dira Hego Euskal Herrian azaroan, INEM institutuak emandako datuen arabera. Guztira 96.219 langabe zenbatu ditu erakunde horrek Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta langabezia tasa %7,05ean geratu da.

Araba eta Bizkaian jaitsi egin da langabezia, baina Gipuzkoa eta Nafarroan aurreko hilean baino langabetu gehiago egon dira.Baina gorabehera ez da nabarmena izan: Araban 266 langabe gutxiago, Bizkaian 93, Gipuzkoan 322 langabe gehiago, eta Nafarroan 215.

Iazko azaroko datuekin alderatuz, berriz, jaitsi egin da langabezia Euskal Herri osoan: orduan baino 8.528 langabe gutxiago daude orain.

Sindikatuek ez dute apenas baloraziorik egin datuoz. UGT Euskadi izan da hitz egin duen bakarra, eta irakurketa positiboa egin du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datuak eskuan, azaroan bertan gindako 8.454 kontratuetatik 77.385 mugagabeak izan direla nabarmendu nahi izan du.

«Enpresen %20k ez dute prebentzio neurririk abian jarri, langileen arriskuak zein diren zehatz jakin arren»

«Ugazaba asko ez dira jabetzen istripuen benetako kostuez: kostu ekonomikoez eta giza kostuez»

JOSEBA AZKARRAGAEusko jaurlaritzako lan sailburua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.