Azaroaren 11n jarri dio hitzordua, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean Eloy Velasco epaileak Iñaki de Juana ETAko preso ohiari. Agertu ezean, bilatzeko eta atxilotzeko agindua emango duela ohartarazi dio. Auzitegiko iturriek agertu dutenez, lau lekutara igorri dio Velasco epaileak De Juanari deialdia: Donostiako bere etxera; Irlandan pasaportea berritu zuenean eman zuen Dublingo helbildera;berriki De Juanaren lege ordezkari gisa agertu den Belfasteko abokatu enpresara, eta preso ohiaren helbide elektronikora.
Joan den abuztuaren 16an ahalegindu zen lehen aldiz Velasco epailea De Juanari deklarazioa hartzen, eta irailaren 23an Irlandan aurki zezan agindu zion Interpoli.
Abuztuaren 2an utzi zuten aske de Juana, ETAko kide izan eta hainbat hilketatan parte hartzeagatik ezarritako zigorra osorik bete eta horren ondoren Gara-n plazaratutako bi arikulugatik jarritakoa osatuta. Libre utzi zuten egunean omenaldia egin zioten Donostiako Alde Zaharrean, eta preso ohiak parte hartu ez bazuen ere, gutun bat irakurri zuten haren izenean. Auzitegi Nazionaleko Velasco epailaren arabera, idatzi horreK "terrorismoa goratzen" zuela adierazten duten zantzuak daude, besteak beste, Txomin Iturbek erabili ohi zuen aurrera bolie! esapidea jasotzea. Horren harira dago inputatuta berriro De Juana
Politika
Azaroaren 11n Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dute De Juana, eta joan ezean atxilotzeko aginduko dute
Inputatu gisa jarri dio hitzordua Eloy Velasco epaileak, Donostian haren omenez egin zuten ekitaldian irakurri zen idatziaren harira deklarazioa hartzeko. Izan ere, agiri horretan "terrorismoa goratzen" zela uste du epaileak, eta De Juanak idatzi zuen argitu nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu