Belodromoko ekitaldiaren inguruko ikerketa

Azaroaren 14ko Batasunaren ekitaldian ETA goraipatu zela iritzi dio Gipuzkoako Fiskaltzak

Gipuzkoako Fiskaltzak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari igorriko dio azaroaren 14an Batasunak Donostiako Belodromoan egin zuen ekitaldian ETAren aldeko oihuak izan zirela-eta irekitako prozedura. Akusatuen artean SAko legebiltzarkideak daudenez eta aforatuak direnez, Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku barik EAEko Auzitegi Nagusiaren esku utzi du. Gipuzkoako Fiskaltzak ez du esan zeintzuk diren akusatuak, "ikerketaren edukien parte baitira".

2004ko abenduaren 20a
15:25
Entzun
Belodromoan azaroaren 14anBatasunaren proposamen politikoa aurkezteko egindako ekitaldian Batasunak ETAren aldeko oihuak izan zirelakoan ireki zuen kasua Gipuzkoako Fiskaltzak.

Bertan 15.000 lagun inguru bildu ziren.

Fiskaltzak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari igorri dio kasua, "ETAren aldeko oihuengatik, hildako ETAkideen argazkiak erakusteagatik etaETAren aldizkariak 'Zutabe' eta 'Zuzen' aldizkariak banatzeagatik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.