Azaroaren 20an jakinaraziko dute Jakes Esnal askatzen duten

Prokuradoreak euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskaeraren kontrako iritzia eman du. Elkarretaratzea eginen dute gaur Donibane Lohitzunen.

Ekhi Erremundegi Beloki.
2018ko urriaren 10a
07:16
Entzun

Gaur iragan da Parisen Jakes Esnal euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskaera aztertzeko egin duten audientzia. Esnalek plazaratzen duen bigarren eskaera da, eta gaurkoan ere, ez askatzearen alde egin du prokuradoreak. Haren arabera, ez du nahikoa elementu Jakes Esnalen arrisku maila neurtzeko eta horregatik, desegokitzat jo du baldintzapeko askatasuna onartzea. Maritxu Paulus Basurco abokatuaren arabera, elementuak egon badaude Esnalen dosierrean, eta hauek erakusten dute ez dagoela arriskurik.

1990eko apirilean atxilotu zuten Jakes Esnal, ETAko kide izatea leporatuta eta bizi osorako presondegi zigorrera kondenatu zuten. Bere egoera berean dira Jon Kepa Parot eta Xistor Haranburu; biek ala biek egin dituzte baldintzapeko askatasun eskaerak, baina bakarrari ere ez diote onartu presondegitik ateratzeko baimena. Gaur arratsaldean elkarretaratzea egitekoa dute Donibane Lohitzunen, 19:00etan tren geltoki aitzinean, Esnal, Parot eta Haranbururen askatasuna eskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.