Osoko bilkura dute gaur Eusko Legebiltzarrean, eta Bozeramaileen Batzordean jakinarazi du Tejeriak inbestidura saioen data. 23ean 09:30ean hasiko da saioa, eta Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia da seguru aurkeztuko den bakarra. EH Bilduk ez du oraindik argitu lehendakarigairik aurkeztuko duen edo ez, bai esan du aurkeztekotan Maddalen Iriarte izango dela hautagaia.
Oraindik PSE-EE eta EH Bildurekin akordiorik egin ez badu ere, egintzat ematen da Urkulluren izendapena. Azaroaren 18an amaituko da hautagaitzak aurkezteko epea. Jaurlaritzako jarduneko bozeramaile eta EAJko batzorde negoziatzaileko kide Josu Erkorekak aitortu du beharrezkoa izango dela EH Bildu eta PSErekin elkarrizketak azkartzea, horiekin dituzten "desberdintasun ukaezinak" murrizteko.
Aukeratuak azaroaren 26an egingo luke karguaren zina Gernikako Batzar Etxean.