Euskalerria Irratiak azaroaren 7an lizentzia aldarrikatzeko urtebetetze gala egingo du Atarrabiako Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Elkarrizketak, lehiaketak eta zuzeneko musika uztartuko ditu. Musikarien artean El Drogas, Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Ruper Ordorika, Kerobia edota Balerdi Balerdi ariko dira. Galaren gastuei aurre egiteko, sarrera kobratuko du: bost euro.
Azaroaren 22an, berriz, solasaldi ziklo bat hasiko du irratiak, eta lehen gonbidatua Kirmen Uribe idazlea izango da. "Haren liburu berriaren aurre estreinaldia eginen dugu".
Euskalerria Irratiak bazkide kanpainarekin segitzen du. Oraingoz, 900 dauzka. Milara iristeko helburua du.