Politika

Azkaratek ere kontsulta egingo dela baieztatu du

"Bide honen amaieran herri kontsulta izango dugu", esan du Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak. Haren ustez, ez da komeni galdeketaren datarekin tematzea, "frustrazioa" sortzen duelako.

2007ko irailaren 4a
11:42
Entzun
"Bide honen amaieran herri kontsulta izango dugu". Hala esan du gaur Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Kultura sailburuak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Kontsulta antolatuko dutela baieztatu du hala, Jaurlaritzako hirukoaren (EAJ, EA, EB) "konpromisoa" baita. Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzaren lehendakariak ere hori berretsi du azkeneko egunetan.



Ez du Azkaratek bestelako xehetasunik eman dataz edo galderaz. Haren ustez, ez da komeni galdeketaren datarekin tematzea. "Montrealen izan nintzenean, Quebeceko alderdiaren buruzagiak hitz egin zuen eta gaiari buruz galdetuta esan zuen ez dela garrantzitsua esatea data, azkenean frustrazioa sortzen delako. Hobe da esatea zer bide jorratu nahi den, eta gero baloratu noiz den egoerarik aproposena erreferendumerako deia egiteko".

Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du ez dutela ETAk etorkizuna baldintzatzerik nahi eta, indarkeria egon arren, kontsulta egin daitekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.