Azkarateren epaiaren berri maiatzaren 29an emango dute

2012ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Manu Azkaratek maiatzaren 29an jasoko du Paueko auzitegiaren epaiaren berri. Preso ohi tolosarra atzo goizean epaitu zuten; bertan,Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako estraditazio eskaera onartzearen alde agertu zen fiskaltza. Hesteetako gaixotasun bat duenez, Azkarate 2004az geroztik kontrol judizialaren pean aske bizi da. Martxoaren 7an, ordea,berriro atxilotu zuten Ziburun (Lapurdi), aske izateko baldintza guztiak ez dituela bete egotzita.

Azkaratek ukatu egin ditu bere aurkako akusazioak: «Ez naiz klandestinitatean bizi. Euskal Herrian bizi naiz, eta lokalizatuta nago». Espainiako Auzitegi Nazionalak 30 urteko zigorra betearazi nahi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.