"Azkarra eta bortitza": ordubetean 37 litro ur utzi ditu ekaitzak metro koadroko

[YouTube]http://youtu.be/r1OH5Jzpd34[/YouTube]

2014ko uztailaren 4a
12:01
Entzun

"Azkarra eta bortitza". Javier Morras Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak bi hitz horiekin deskribatu du azken orduetan Baztanen izan den ekaitza. Metro koadroko 107 litro ur bildu dute Gorraizeko meteorologia estazioan, eta, Morrasek azaldu duenez, gaur 05:50etik 06:50era 37 litro ur erori dira metro koadroko.

Ekaitza Baztanen lokalizatu dela adierazi du Morrasek, baina Doneztebe aldera ari dela pasatzen. Bortzierietako eta Malerrekako suhiltzaileak erne daude edozer gertaeraren aurrean erantzun ahal izateko. Baztanen hango suhiltzaileez gain beste eskualde batzuetako beste hogei ari dira lanean. Foruzaingoak bederatzi patruilla mobilizatu ditu.

Ekaitza, baretzera

Horrelako ekaitzak aurreikusten oso zailak direla esan du Morrasek. Datozen orduetan, ordea, ekaitza baretzea espero da. Hala ere, eguerdian uraren mailak gora egin dezakeela ohartarazi dute. 112 larrialdi zerbitzuetako telefono zenbakia tentuz erabiltzeko eskatu dute, eta, ahal izanez gero, etxetik ez mugitzeko; are eta gutxiago, autoarekin.

Gainera, Donezteben industrialde bat hustu dutela jakinarazi du Morrasek, baina esan du ez dagoela oraindik ziurtatuta uholdeengatik izan dela, eta agian tuberiaren bat puskatu delako hustu behar izan dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.