#SFK15

Azkarra eta garbia bigarren entzierroa

Hiru pertsona eraman dituzte erietxera, haietako bat adarkadekin. Lehen aldia izan dute sanferminetan El Tajo y La Reina etxeko zezenek. [youtube]https://youtu.be/UfG4ueCeySA[/youtube]

arantxa elizegi egilegor
2015eko uztailaren 8a
07:33
Entzun

Lehen aldia da El Tajo y La Reina etxeko zezenak Iruñera etorri direna, eta azkarra eta garbia izan da estreinaldia. 2'14 segundoan plazan zeuden guztiak.

Gurutze Gorriaren lehen informazioen arabera, berriz, hiru pertsona eraman behar izan dituzte erietxera: bi kolpeengatik eta hirugarrena bi adarkadarekin. Horiez gain, beste 55 lagun artatu behar izan dituzte tokian bertan, kolpe eta zauri txikien ondorioz.

Bihar, Victoriano del Rioren zezenak izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.