Santo Domingoko aldapan gora, aurretik zihoan zezen beltz batek bazirudien baten bat harrapatzeko gogoz zegoela, etengabe imintzioak egiten aritu baita. Hala ere, ez du inor harrapatu.
Zezen hori ia-ia erori egin da Udaletxeko plazara iritsi denean. Irrist egin du, eta bazihoala zirudien arren, zutik irautea lortu du.
Estafetako bihurgunean arazorik gabe hartu dute, eta gero, ikuskizuna hasi da. Zezenak aurrera, elkarren artean korrikalarientzat tarteak utzita. Lasterkaldi ederrak egin dituzte.
Hurrengo arrisku unea zezen plazara sarreran egon da, izan ere, zezen batek bere ezkerretara zegoen korrikalari bat jo behar zuela zirudien.
Aurten askotan egin duten gisan, plazara sartutakoan gizonezko bat hankaz gora bota dute zezenek.
Sanferminak / entzierroa
Azkarra eta polita izan da azken entzierroa
Aurtengo azken entzierroa aurtengo azkarrena izan da, 2:15. Azkarra eta garbia izan da, eta ez da inor zauritu adarrez. Baina batez ere polita izan da entzierroa. Vitorino Martin ganadutegiko zezenek pelotoi luzea osatu dute Estafeta kalean, elkarren artean tarteak utziz. Lasterkaldi politak egin dituzte korrikalariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu