"Herri honek bere borondatea azaltzeko duen eskubide demokratikoa legez kanpo utzi nahi dute, eta hori pentsamendua eta euskal herritarrak kateatzeko modu bat da", azpimarratu du Azkarragak. Haren esanetan, atzo Espainiako Gobernuak egindako iragarpena "diktadura amaitu zenetik gertatu den gauzarik larriena da", eta hurrengo aldaketa zein izango den galdetu die Espainiako Gobernuko kideei. "Zein izango da PPko Gobernuaren hurrengo urratsa, aldarrikapen politikoa delitu bihurtze, iritzia emateko eskubidea galaraztea edota pentsamendua legez kanpo jartzea?", azpimarratu du Azkarragak.
Justizia sailburuaren arabera, PPko Gobernua "urrunegi" joan da, eta Espainiako Gobernuaren asmoa lehendakaria espetxean sartzea ote den galdetu die, "herriari proposamen politiko bat aukezteagatik". Halaber, Ibarretxe proposamena babesten duten milaka euskal herritarrekin zer egin behar duen galdetu die, "gaizkile bezala tratatu behar ditu edota denak kartzelara sartu behar ditu".
PSOEri deia
Azkarragaren arabera "harrigarria" da mende oso baten ukiezina izan den Zigor Kode batetik "txikle baten modura" mugitzen den Zigor Kode bat izatera pasatzeko urratsa. "Aldaketek alderdi baten nahia bakarrik islatzen dute", esan dute eta PSOEri galdetu dio "ea noiz arte jarraitu behar duen PPren itzalean".
Espainiako Zigor Kodearen aldaketa
Azkarraga: "Diktadura amaitu zenetik gertatu den gauzarik larriena da"
Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragak atzo Espainiako Gobernuak iragarritako Zigor Kodearen aldaketa kritikatu du, eta "ez legearen erabilpen alderdikoiak, ez kartzelak ezta boterearen gehiegikeriek ere ez dute geldituko herri honek bere borondatea libreki eta demokratikoki azaltzeko eskubidea", azpimarratu du. Azkarragaren esanetan, lehen ere "ukituta dagoen Espainiako sistema demokratikoari beste kolpe bat" eman diote, "herri galdeketa egitea delitu bihurtu nahi baitute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu