Azkarragarten iduriko, erakunde horren independentzia guztiz zalantzan jartzekoa da: "Botere Judizialaren Kontseilua osatzen duen gehiengoak PPren batzordeexekutibo bat ematen du, eta ez organo independe bat", adierazi du.Jaurlaritzako Justizia sailburuak "botere politikoa arlo judizialean esku hartzen" ari dela salaltu du, eta Botere Judizialeko Kontseiluaren eta EAEko Auzitegi Nagusiaren artean sortu den liskarra ez dela, berez, arlo judizialeko iskanbila bat. "Arazoa Espainiako Gobernua da", ziurtatu du: "Onartezina baitzaio epaile independenteak egotea; ezin du onartu, inoren esku hartzerik gabe, erabat independente, kereila bat zilegi den edo ez erabakiko du Desadostaun Areto bat egotea".
Espainiako Fiskaltzak Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren, Gorka Knorr lehendakariordearen eta Kontxi Bilbao bigarren idazkariaren aurka kereila jarrizuen desobedientzia delitua, lege iruzurra eta SA taldea ez desegitea leporatuta.
Kereila hori tramitera onartu edo ez EAEko Justizia Auzitegiko Zibil eta Zigor aretoak erabaki behar zuen. Aretoa lau magistratuz osatua zegoen, eta bosgarrenaren zain zeuden. Epe horretan gertatu da kereila tramitera onartu edo ez aztertu beharra. Lau magistratuk ostegunean eztabaidatu zuten gaia, eta bi kereila tramitera onartzearen alde agertu ziren, eta beste bi aurka. Beraz, erabaki zuten gauza bakarra zen Zibil eta Zigor Aretoaren barruan sortutako areto berezi batek, Desadostasunaren areto bereziak, hain zuzen ere, erabakiko zuela afera.
Ondorioz, berdinketa saihesteko, EAEko Auzitegi Nagusiko presidente Manuel Maria Zorrillak, beste hiru epaile aukeratzea ebatzi zuen beste hainbat kasutan egin ohi den bezala. Aukeraketa hori «aurretik erabakita eta ezarrita dagoen txandari jarraituta hartu da», EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera. Aukeraketa egiteko irizpideen arabera, zerrendan berriena den magistratutik zaharrenera aukeratu behar da, eta halaxe egin duela nabarmendu du Zorrillak.
Jesus Cardenal Espainiako fiskal nagusiaren iduriko, ordea, Zorrillak ez du araudia bete eta kereila onartzearen aurkako epaileak sartzen saiatu da. Horregatik, inpugnazio helegitea aurkeztu zuen ostiralean Botere Judizialeko Kontseilu Nagusian, eta Cardenali arrazoi ematea erabaki du erakunde horrek, gaur bertan.
Azkarragaren ildo beretik, EB-IUk Espainiako Justizia PPren menpe dagoela salatu du.
Legebiltzarreko Mahaiaren auzia
Azkarraga: "Espainiako Botere Judizialaren Kontseiluak PPren batzorde bat ematen du"
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak "badaezpada" bertan behera utzi du, ahobatez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Desadostasun Aretoa. Hain justu, Manuel Zorrila EAEko Justizia Auzitegiko presidenteaik eratutako sala berezi horrek erabaki behar zuen Atutxa, Knörr eta Bilbaoren aurka Espaniako Fiskaltzak ezarritako kereila aintzat hartu edo ez. Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburuak kritika gogorrak egin dizkio Botere Judizialaren Kontseiluari erabaki hori hartu duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu