Alderdien Legea aldatzea, horixe da biderik zuzenean Azkarragaren ustez Batasunak datozen hauteskundeetan parte hartu ahal izan dezan. Jaurlaritzako Justizia Sailburuak Antena 3 telebista katean egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, ezker abertzaleak beste alderdi bat sortuz gero legez kanporatze berri bat etor daiteke. Alderdi berriko buruak legez kanporatutakoak dituenarekin bat etorriko direlako.
Batasunak hauteskundeetan parte hartzen ez badu "bake prozesua pikutara joan da", gaineratu du Azkarragak.
ETAk su-eten iraunkorra iragarri zuenetik sei hilabete igaro dira dagoeneako eta Azkarragaren aburuz Espainiako Gobernuari dagokio "fitxa mugitzea" eta "prozesua humanizatzeko" keinuren bat egitea. Modu horretan prozesuari bultzada bat emateko.
Bereziki, Espainiako Gobernuari espetxe politika aldatu eta euskal presoak Euskal Herria hurbiltzeko aholkatu dio.
Azkarragaren ustez, prozesuaren egungo egoera Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko borroka estrategiko baten ondorioa da. Jaurlaritzako Justizia sailburuaren arabera, ETAk "hordagoa bota dio Zapaterori" eta "mahai tekniko batean" konpromisoak hartzea saihesten ari da.
"Mahai tekniko" horrek, Azkarragak azaldu duenez, indarkeriaren amaiera ekarriko duen prozesuari eman beharko lioke bultzada, euskal alderdien artean "negoziazio politikorako mahaia" osatzen ez bada.
Politika
Azkarraga: "Prozesuak porrot egingo du Batasuna datozen bozetan ez badago"
Datozen hauteskundeetan Batasunaren parte hartzea bermatzeko "biderik eroso eta azkarrena" Alderdien Legea aldatzea izango litzateke Joseba Azkarraga Eusko Jaularitzako Justizia sailburuaren ustez. Izan ere, Azkarragaren hitzetan "prozesuak porrot egingo du Batasuna hauteskundeetan egotea lortzen ez badugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu