Azkarragak dimititu egin beharko lukeela iritzi dio Pastorrek

Jaurlaritzako Justizia sailburuak =i18/98 auziaren=i inguruan egin duen adierazpena onartezina da PSE-EEko buruzagiaren iduriko.

2007ko abenduaren 22a
16:21
Entzun
"[Joseba Azkarragak] duintasunik balu dimisioa eman beharko luke, etengabe kritikatzen dituen demokrazia eta instituzio horiek baitira Justizia sailburu izateko aukera ematen diotenak", adierazi du Jose Antonio Pastor PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Radio Euskadin, politikarien solasaldian.

Izan ere, haserre agertu da Azkarraga sailburuak Jaurlaritzaren izenean 18/98 auziko epaia gaitzetsiz egindako adierazpenarekin. Pastorrek ukatu egin du ideien kontrako epaia dela: "Ez dira ideiak espetxeratzen, nahiz eta buruzagi politiko batzuk hori esaten tematuta egon. Oraindik eta larriagoa iruditzen zait herri honetako instituzioetako buruzagi batzuk, Azkarraga jaunak kasu,epaia eman eta 24 ordu baina gutxiagoko epean, esatea sinetsita dagoela demokrazia perbertitu dela eta Espainiako Estatuko demokrazia kalitate txikikoa dela", azpimarratu du. "Lotsagarria eta iraingarria da Justizia Saileko arduradun batborondate oneko pertsonak baino gaizkileak babesten gehiago arduratzea".

Azkarragak esandako horien guztien inguruko hausnarketa egiten ez badu, haren kontrako gaitzespen ekimena aurkeztea pentsatzen ari direla erantsi du PSE-EEko buruzagiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.