Politika

Azkarragak dio PP-PSOE itunaren sarrera kentzea ez dela nahikoa prozesu berri bat abiatzeko

Eusko Jaurlaritzako jarduneko Justizia sailburu Joseba Azkarragak dio oker dagoela PP-PSOE itunaren sarrera bertan behera lagatzea prozesu berri bat abiatzeko nahikoa dela uste duena. "Aurrera egin nahi badute, itun hori bertan behera utzi behar dute, oso-osorik", esan du =i Radio Euskadi =in egin dioten elkarrizketan. "Talante berriez hitz egiten" urtebete pasa den arren, bere ustez, eskubide eta askatasunei dagokionean ez da aldaketarik egon, "PPren gobernuarekin alderatuta". Gainera, bere ustez "baikortasun gehiegi" dago bakeari dagokionean.

2005eko maiatzaren 11
11:59
Entzun
PP-PSOE itunaren sarrera "bakarrik"baztertzea, "makilaia ekintza" besterik ez dela iritzi dio Azkarragak, eta prozesu berri bat abiatzeko ez dela nahikoa azaldu du. Prozesu hori abiatzeko, ituna bere osotasunean baztertu beharko litzatekeela azpimarratu du.

"Batzuek diote, dagoeneko bakegintzaren eta normalizazio politikoaren atarian gaudela. Nere ustez hori esatea gehiegi esatea da. Egoera hauetan kontuz ibili behar dela iritzi diot, gako guztien ardatzak eskuan ez baditugu behintzat".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.