Lan harremanak

Azkarragak ez du sumatzen sindikatueak eta patronala mahai berean biltzeko girorik

Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Lan sailburuaren ustez egun ez dago sindikatu guztiek eta patronalak parte hartuko duten elkarrizketa mahaia sortzeko "baldintza objektiborik", eta, ondorioz, alde bakoitzarekin banakako harremanak izaten jarraituko duela iragarri du. PSEren taldeak hala eskatuta Eusko Legebiltzarrean eman ditu azalpen horiek Azkarragak.

2005eko azaroaren 29a
12:05
Entzun
Izan ere, gizarte eta lan harremanetarako elkarrizketak "bitartekari ez ezik gidari izatea" eskatu dio Jaurlaritzari sozialisten taldeak, hain justu, Gasteizko Gobernuak orain ez duela halakorik betetzen iritzita.

Azkarragak agertu duenez, orain arte Jaurlaritzak elkarrizketa txanda bat egin du sindikatuekin zein patrolanarekin, banaka-banaka, guztien arteko elkarrizketa bultzatzen saiatzeko. Lan sailburuaren arabera, ELA, sindikatu nagusia, ez dago prest oraingoz alde guztiek parte hartuko duen mahai batean esertzeko, eta horrek zailtzen du guztien arteko elkarrizketa.

Banakako elkarrizketa horietan lan istripuen ugaritzea, lana denboraldietaramugatzea, eta lan harremanetarako euskal esparrua sortzea ari dira aztertzen, eta lan taldeak ere sortu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.