Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

«Azken 34 urteotako erronkei» erantzuten jakin duela dio EAJk

EAJren proiektuaren alde egin du Urkulluk, PSOE, PP eta ezker abertzalearen ereduek «ziurgabetasuna» eskaintzen dutela iritzitaEAJren eskutik «autogobernua eta ongizatea» lortu direla azpimarratu du

Iñigo Urkullu  hizketan, atzo, EAJko ordezkaritza zabal batez lagunduta, Eusko Legebiltzarreko eraikineko atarian egindako ekitaldi politikoan. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
edurne begiristain
Gasteiz
2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Autogobernuaren inguruan hitz egin du EAJk hauteskunde kanpainaren azken-aurreko egunean. Zehazki, «EAJrenereduari esker» azken hamarkadetan autogobernuan eman diren aurrerapausoez mintzatu da Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentea. Leku sinbolikoa aukeratu du horretarako: Eusko Legebiltzarraren aitzinaldea. Han, EAJko ordezkaritza zabal batek babestuta egin du ekitaldi nagusia.

Espainiako Gorteetarako lehen hauteskundeetan EAJk aukeratu zuen leloa ekarri du gogora Urkulluk ekitaldian. Indarra, eraginkortasuna eta zintzotasunaizan zen jeltzaleek 1977anaukeratutako goiburua, eta lelo horrek gaur egun indarrean jarraitzen duela esan du. Duela 34 urte EAJk «erabateko parte hartze politikoari» emandako babesarekin eta ETAk eta KASek Xibertanezarri nahi zuten «inposizio eta xantaiari» emandako ezezkoarekin sortu zen «gaur egungo Euskadi», haren esanetan. EAJ «harro» dago orduan aberrigintzarako hartu zuen ereduarekin: «Azken 34urteotan EAJk bete-betean asmatu du Euskadiko erronkei erantzuteko orduan».

PSOEk eta PPk osatzen duten «alderdi bitasunaren bidez», ostera, helburu bera dutela salatu du Urkulluk: «Estatua berriz zentralizatu, autogobernua murriztu, autonomia eskumenak botere zentralera itzuli eta aldundien boterea murriztu nahi dute». Bi alderdi horiek «Euskadi kanpotik zein barrutik desitxuratu» nahi dutela salatu du. «Ez dute sinesten Euskadin».

PSOEk eta PPk ez ezik, ezker abertzaleak ere ez du sinesten «Euskadi honetan», EAJko buruaren ustez. «Agintzen duten erakundeetan sinesten ez badute,are gutxiago sinesten dute Madrilera joan behar dela euskal herritarren interesak defenditzera». Botoak zertarako nahi dituen ere ez jakitea egotzi dio Urkulluk ezker abertzaleari, eta bere eredua eta «Euskadi garatu, moderno eta solidarioa» bateraezinak direla esan dio.

Urkulluren ustez, PP, PSOE eta ezker abertzalearen ereduek «ziurgabetasuna» eskaintzen dute: «PP eta PSOE beren izaeratik urruntzen ahalegintzen ari dira, eta ezker abertzaleak ezin du publikoki hartu Madrilera Euskadiren interesak defenditzera joateko konpromisorik».

Horien aldean EAJk «aukera hobea» proposatzen duela azaldu du Urkulluk. «Autogobernua, ongizatea, modernizazioa eta garapena» ekarri dituen eredu politikoa eskaintzen du EAJk. Aurkariek ere aitortzen duten eredua dahori, Urkulluk dioenez: «Beraiek diote Euskadi dela Espainiarako Europarako Alemania dena. Guk proposatzen duguna da hori».Haren esanetan, «konfiantza eta segurtasuna» izatea esan nahi du jeltzaleen ereduak.

Amaiurrena, «fede kontua»

Emilio Olabarria Kongresurako Arabako zerrendaburuak, bestalde, Amaiurren aurka jo du, Espainiako irrati kate batean eskainitako elkarrizketa batean. Amaiurri botoa ematea «fede kontua» dela esan du, eta programarik ez aurkeztea egotzi dio. Autodeterminazio eskubidearekin lotutako «kontsigna» batzuk salbu, proposamen bat ere ez duela azaldu salatu du Olabarriak, eta, beraz, hari emandako botoak «txeke zuriak» izango direla esan du. Gainera, EAJko hautagaiak uste dukoalizioaren inguruan sortutako «gogo biziak» ez duela zertan emaitza onik ekarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.