Memoria historikoa

Azken 60 urteen irakurketa kritikoa egin du Gogora Institutuak Memoria Egunerako

Gainontzeko erakundeei bidaliko dien testuan biolentzia guztiak deitoratzen ditu erakundeak.

Iazko Memoria Eguneko ekitaldia, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2018ko irailaren 28a
19:21
Entzun

Memoriaren pedagogia kritikoa izeneko testua onartu du Gogora Institutuak. Bertan azken 60 urteetako indarkeriaren irakurketa kritikoa egiten du, nabarmenduz gizarteak eta instituzioek biktimekiko izan duten jarrera. Testuak garai horietako alderdi ilunen artean sailkatzen du biktima horiek jasandako "bazterketa", batez ere 70eko eta 80ko hamarkaden hasieran.

Hausnarketak gogora ekartzen ditu tortura salaketak, eta ETAk nahiz GALek egindako hilketak, eta salatzen du azken horiek "diskriminatuak" izan zirela, zeudenik ere ukatuz. "Garai hartan euskal gizartea harrapatuta, bortxatuta, astinduta, isilik eta isilduta bizi izan zen", dio idatziak.

Bide beretik nabarmentzen du 80ko hamarkadaz geroztik egoera aldatuz joan zela, gizarte mugimenduak ugarituz. "Gure oraintsuko iraganera begiratzen badugu, gure gizarteko alderdirik onena inplikazio eta erreakzio sozial eta politikoa da, biktimen alde eta indarkeriaren aurka".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.