Didier Rougeten heriotza

Azken agur sentitua Miarritzen

Senide eta lagunez inguratuta egin diote azken agurra Didier Rouget abokatuari. [youtube]http://youtu.be/NkCOwgN28LE[/youtube]

2015eko urtarrilaren 11
10:59
Entzun

Miarritzeko beilatokian bildu ziren atzo 300 lagun inguru Didier Rouget abokatuarengertukoak hari azken agurra egiteko. Parisen jaioa zen, eta azken urteetan Uztaritzen bizi izan zen. Agurrean izan ziren gizarte nahiz politika munduko ordezkariak, besteak beste, Amaia Izko abokatua eta Gabi Mouesca Harrerako kidea.

Rougeten emazte eta seme-alabek haren ibilbidea nabarmendu zuten, eta baita Euskal Herriarekin nahiz asktasunarekin zuen konpromisoa ere. Izan ere, giza eskubideen alorrean eta euskal gatazkan egindako lanagatik zen ezagun abokatua.

Dena den, Rougeten senideek iragarri dute urtarrilaren amaieran omenaldi xumea egingo diotela.

Rouget joan den urtarrilaren 6an hil zen, 62 urte zituela, gaitz luze baten ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.