AZKEN AGURRA FINEZI AUZITEGIAN
Bihotzekoak jota hil zen, herenegun, Jose Manuel Finez EAEko Justizia sailburuordea, eta atzo egin zioten azken agurra, Bilboko Justizia jauregian. Justiziarekiko zuen konpromisoa azpimarratu zuten hara bildutakoek. Hala egin zuten Patxi Lopez EAEko lehendakariak eta Idoia Mendia Justizia sailburuak. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua eta Jose Antonio Pastor PSEko eleduna ere izan ziren hil kaperan. Epaileen elkarteek dolumina agertu zioten familiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu