politika

Azken agurra Ramon Labaieni

Gorpua Donostiako Zorroaga beilategian egongo da eguerdira arte, ehortziko duten arte. Hileta elizkizuna Tolosan egingo dute, 18:00etan. Jaurlaritzako Kultura sailburu eta Donostiako alkate izandakoa ostiral gauean hil zen, Donostia ospitalean. 85 urte zituen.

jarraia86844.jpg
2013ko abenduaren 16a
17:41
Entzun

Arlo askotako jakituria zuen, eta guztiak baliatu zituen ibilbide oparoan. Kimikan lizentziatua, euskaltzale porrokatua eta historia asko bere larruan bizi izandakoa. 1928ko abuztuaren 31n jaio zen, Tolosan (Gipuzkoa). Antonio Maria Labaien idazlea zuen aita. Tolosako alkatea zen aita (EAJ) 1936ko gerra piztu zenean, eta Lapurdin babestu zen familia osoa. 1944an itzuli zen Gipuzkoara. Donostiara joan zen batxilergoa bukatzera. Madrilera egin zuen gero, eta han lizentziatu zen Kimikan. Familiak San Adrianen (Nafarroa) ireki berri zuen izotz fabrikan hasi zen, kimikari, baina ez zuen askorik iraun. 1958an Londres hotelera joan zen, Donostiara, eta hango zuzendari izatera iritsi zen denbora gutxian. 1980an, lan horretan ari zela, deitu zioten Eusko Jaurlaritzara joateko.

Carlos Garaikoetxearen agindupean aritu zen Jaurlaritzako lehen gobernuan Kultura sailburu, eta ondoren Donostiako alkate. EAJkoa zen, baina egokien iruditzen zitzaionari erreparatu eta ekiten zuen, nahiz eta askotan ez zen alderdiaren gustukoa. Abertzale eta euskaldun sentitzen zen, ororen gainetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.