Jendetza bildu da Zenaurin (Bizkaia) Andre Mari elizan Sabin Intxaurraga politikari ezagunari azken agurra emateko. Une hunkigarriak bizi izan dira, besteak beste, bertsoz agurtu dutenean. Izan ere, bertsozale handia zen.
Herenegun hil zen Intxaurraga, 61 urte betetzear zela, Gurutzetako ospitalean, duela pare bat hilabete aurkitu zioten gaixotasun larri baten ondorioz.
Ibilbide luzea egin zuen Intxaurragak politikan: EAJn aurrena eta EAn ondoren —azken alderdi horretan eremu ezkertiar subiranista batzeko lanean ibili da azken urteetan—. Agintaritzan ere jardun zuen, Zeanuriko alkate urte askotan, eta Eusko Jaurlaritzan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburu izan zen aurrena, eta Ingurumen sailburu geroago.
euskal herria
Azken agurra Sabin Intxaurragari
Jende asko bildu da Zeanurin politikari zenaren hiletetan. Bertsotan egin diote azken omenaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu