ATXILOKETAK

Azken atxilotuen senideek "gutxienez" epaileen eskuetan jarri ditzatela eskatu dute

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariarekin bildu nahi izan dute gaur Iruñean, baina "agenda arazoak" argudiatu Elma Saizek eta ez ditu hartu; Maiorga Ramirez (EA), Txentxo Jimenez (Aralar) eta Xanti Kirogaren (ezker abertzalea) babesa izan dute.

2010eko abenduaren 17a
15:20
Entzun
Atzoko polizia operazioan atxilotutakoen senideak atxilotuak "berehala" aske uzteko eskatu diote, edo, "gutxienez", lehenbailehen epaileen eskuetan uzteko. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariarekin bildu nahi izan dute gaur Iruñean, euren senideen egoeraren gaineko kezka agertzeko, baina "agenda arazoak" argudiatu Elma Saizek ez ditu hartu.

Maiorga Ramirez (EA), Txentxo Jimenez (Aralar) eta Xanti Kirogaren (ezker abertzalea) babesa izan duet atxilotutakoen senideek eta ondoren irakurri duten adierazpenean esan dute atxilotu guztiek "lan publikoa egiten zutela, gardena eta politikoa, euren ideologia independentistarekiko koherentea". Gainera, ETAk ekintzak etetea iragarri zuenetik sei polizia operazio izan direla jakinerazi dute, eta atxilotutako 42 pertsonetatik 25ek torturak salatu dituztela.

Horregatik, "izugarrikeria hori" geratzeko babesa eraikitzera deitu dute euskal gizartea. "Euskal gazteria atxilotu eta ekintzaile politiakoak espetxeratzeaz aski dela esateko garaia da". Agerraldian egon diren hiru politikariek atxiloketak gaitzetsi dituzte, eta helburu politikoa dutela salatu dute. Gainera, Espainiako Gobernua "ilusio" une hau baliatzera deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.