Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) salatu duenez, Guardia Zibilak azkeneko egunetan Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan atxilotutako euskal herritrarrek torturak jaso dituzte inkomunikazio garaian. "Inpunitate osoz torturatu ditu". Poltsa, elektrodoak, sexu bejazioak, mehatxuak... izan direla esan du TATek, eta atxilotutako batzuk ospitalera eraman behar izan dituztela.
Atxilotu zituzten lau euskal herritarren senideak egon dira gaur TATekoekin prentsaurrekoan: Endika Zinkunegiren -libre utzi zuten- ama, Juan Carlos Herradorren anaia, eta Sergio Lazkano eta Arkaitz Agoteren tartekoak. "Endika ez dago hemen -esan dute TATekoek-, jasotako tratu txarren ondorioz ez delako gauza hemen egoteko. Ikusi genuen nola irten zuen Auzitegi Nazionaletik. Lur jota dago".
Egoera horren aurrean euskal eragile gehienek izandako "isiltasuna" kritikatu du. "Berriro hedabideek babestutako, eta alderdi politiko eta eragile sozialen isiltasunak lagunduta egindako polizi operazioa izan da. Nor arduratu da atxilotuen egoeraz? Inork ez du ezer esan. Non daude agintari demokratiko horiek, euskal herritarrak torturatzen ari diren bitartean? Euren isiltasunarekin tortura ahalbideratzen dute".
Tortura bukatzeko inkomunikazioa eta Espainiako Auzitegi Nazionala desagertzea exijitu du TATek.
Azken atxilotutakoek torturak jaso dituztela salatu du TATek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu