Azken auzi saiora joan aurretik, Udalbiltzako auzipetuen aldeko bertso saioa Arrasaten

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 15a
00:00
Entzun
Urriaren 25eko astean segituko du Udalbiltza auziko 21 auzipetuen aurkako epaiketak, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Azken astea izango da hori, gero auzia sententziaren zain geratuko baita. Auzipetuak bezperan abiatuko dira Madrilera, Arrasatetik. Udalaren laguntzarekin, bertso saioa prestatu dute urriaren 24rako. Arrasateko Amaia antzokian bilduko dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan oholtza gainean izan ziren zortzi bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzalluz, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi. Josu Goikoetxea izango da gaiak jartzen. 18:00etan da saioa. Sarrerak 10 euro balio du, eta biltzen den dirua auziak sortu dituen gastuei aurre egiteko izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.