Azken boladan Langraizko espetxean preso zeuden bi emakumezko hil direla-eta, espetxe horretako emakumeen saila ixteko eskatu du Salhaketa elkarteak. Izan ere, sail hori ez dela preso dauzkaten emakumeen oinarrizko eskubideak bermatzeko gai uste du Salhaketak, hala nola, presoen osasun eta bizitza eskubidea eta tratu egokia jasotzeko eskubidea" bermatzeko gai. Funtsean, indarrean dagoen legedia urratzen duela nabarmendu du.
Abenduaren 23an hilotz aurkitu zuten emakume preso bat Langraizen; urtarrilaren 23an beste bat. Bi kasuetan espetxeko zuzendaritzak ez diela haien hurbilekoei behar besteko informaziorik eman eta "axolagabekeriaz" jokatu duela uste du. Zehazki, urtarrilaren 23an hil zen preso horren kasuan, hasiera batean gaindosi baten ondorioz hil zela esan zieten haien senideei; geroago, berriz, ukatuegin zuen zuzendaritzak aukera hori eta zergatik hil zen ez zekitela adierazi zieten. Hori guztia dela eta, zuzendaritzaren dimisioa galdegin du.
Presoak
Azken boladan izandako bi heriotzen harira, Langraizko emakumeen saila ixteko eskatu du Salhaketak
Abenduaren 23an eta urtarrilaren 12an kartzela horretan hil ziren bi ekumeen heriotzari buruz zuzendaritzak ez duela behar besteko informaziorik eman eta "axolagabekeriaz" jokatu duela salatu du. Emakumeen sailean oinarrizko eskubideak ez direla bermatzen iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu