Azken datuak izan dira maiatzetik jaso diren handienak

Azken 24 orduetan 80 koronabirus kasu atzeman dituzte; maiatzetik ez da halako daturik bildu.

PCR probak egiten, gaur, Getariako Sahatsaga kiroldegian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Oihane Puertas ONA
2020ko uztailaren 15a
16:43
Entzun

PCR probekin 80 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Hego Euskal Herrian azken 24 orduotan. Horiek dira maiatzetik jaso diren daturik handienak; izan ere, maiatzaren 9an, 86 kasu atzeman ziren. Orduan, zero fasea zegoen martxan, eta, konfinatuta egon arren, orduantxe hasi zen zenbait gauza egiteko aukera.

Konfinamendua arintzeko zero fasea maiatzaren 4an jarri zuten abian, eta,  horrekin batera, kalera ateratzeko aukerak areagotu ziren. Kirola egiteko zein paseatzeko aukera zegoen, bakoitzak bere ordutegia errespetatuz, eta kirola modu profesionalean egiten dutenek aire zabalean entrenatzen hasteko aukera izan zuten, probintzia barruko mugen barruan. Fase hori hastearekin batera, zenbait denda ireki zituzten, edukiera mugatuta eta bezeroek aurretik txanda hartuta, eta martxan jarri zituzten, halaber, eramateko janaria prestatzen zuten jatetxe eta negozioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.