AZKEN DATUAK

2020ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Hauek dira koronabirusak atzo Euskal Herrian utzi zituen datuak.

Kutsatuak:

Azken datua. 6.263 euskal herritarrek positibo eman dute. Ostiraleko datua da, eta ostegunean baino 889 kutsatu gehiago zeuden atzo.

Gehien, Bizkaian. Kutsatutako herritar gehien Bizkaian daude: 2.186 dira, bezperan baino 336 gehiago. Nafarroan 1.641 positibo daude (+230); Araban, 1.610 (+175); Gipuzkoan, 805 (+144); Lapurdin, 21 (+6) eta Zuberoan, bakarra.

Erietxean. 2.318 daude edo egon dira erietxean gaitzak jota; Bizkaian daude ospitaleratu gehien (994), eta, ondoren, Nafarroan (732), Araban (343), Gipuzkoan (228) eta Lapurdin (21).

Hildakoak:

Atzo, 266 ziren gaitzak jota hildakoak, bezperan baino 36 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.