Urrutira edo gertura egindako bidaiak konta daitezke, izan ere, garrantzitsuena ez da norakoa. Epaimahaiak testuaren orijinaltasuna eta hizkuntzaren egokitasuna eta aberastasuna hartuko ditu aintzat. 8.000 eta 10.000 karaktere arteko testuarekin batera, 8-12 argazki bidali behar dira astelehena baino lehen. Bestelako elementu grafikoak ere onartuko dira: mapak, ibilbideak...
Lehiaketaren irabazleak Mendiak eta Herriak elkarteak antolatutako bidaia irabaziko du. Marokon Tubkal mendiaren inguruko trekking batean parte hartuko du, eta bertara igotzeko aukera izango du. Taldean izango da jarduera hori, hango gida berbere batekin.
Lanak posta arruntez edo emailez bidal daitezke. Posta arruntez, Berriaren Andoaingo egoitzara bidali behar dira. Emailez, berriz, honako helbide honetara: [email protected].