Baionako ospitaleko langile bat eta haren alaba hil zituzten asteazkenean, eta asteburuan sexu erasoak salatu dituzte Bilbon, Durangon eta Getxon. Eraso horien kontra, mobilizazioa egin zuten atzo arratsaldean, Bilbon.
Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte herri eta hiriburuetan.
Baionan 18:00etan izan da elkarretaratzea, udaletxearen aurrean. Dozenaka lagun elkartu dira, Sexismoak hitzen gaitu lelopean. Altxa Neskatxak bortizkeria sexisten aurkako kolektiboak deitu du Melissa Noguez eta Annie Clucheten hilketak gaitzesteko protestara.