Azkenaldiko protestetan senideen aurkako jazarpena salatu dute Iruñean

Euskal presoen gutxieneko eskubideak errespetatzeko eskatu dute

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urriaren 7a
00:00
Entzun
Azken hilabeteetan euskal preso politikoen senide eta lagunek haien aldeko manifestazioetan jasandako polizia jazarpena salatu du Etxerat-ek, Iruñean. Argazkiak erakusteko trabak aipatu ditu, besteak beste. «Gure seme-alabak ikusezin bilakatu nahi dituzte, eta kartzela politika krudel honen aurkako salaketekin guk geuk ere, mendeku gose honen ondorioak zuzenean sufritzen ditugu».

Bestalde, «euskal presoen parte hartze aktiboa bermatzea da prozesu demokratikoa indartzeko modurik onena», Etxerat-en aburuz. Gatazka politikoaren konponbidean abiatzeko «lehen mailako» agenteak dira senide eta presoak haien ustez. Horregatik, parte hartze hori gauzatu ahal izateko, presoen «gutxieneko eskubideak» errespetatzeko eskatu du; «salbuespen egoerako neurriekin bukatzea».

Hori da konponbide demokratikorako giltza Etxerat-en ustez. Hiru eskaera egin dituzte: sakabanaketa amaitzea, gaixo diren presoak aske uztea eta horretarako bete beharreko neurriak bete dituzten presoei behin behineko askatasuna onartzea. Egungoa «muturreko egoera» da, izan ere, elkartearen hitzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.